XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Agindu horietatik abiatuz, beste agindu batzuk eraiki daitezke: prozedurak.

Geroxeago azalduko da prozedurak nola definitzen diren.

ARAUAK

Aginduak definitzean nola idatzi behar den azalduko dugu, hots, agindu horren sintaxia.

Badira ordea beti kontuan izan diren arau batzuk:

* Aginduak, beti maiuskulaz idatzi behar dira.

* Agindu baten erdian ez du hutsunerik egon behar (Ez da ipini behar; BORRA PANTAILA, euskararen arauei jarraituz; baizik eta BORRAPANTAILA) .

* Aginduaren sarrera gisa zenbakiak, hitzak edo zerrendak erabil daitezke.

Baita beste agindu bat ere.

* Hitza dela adierazteko, hitzaren aurrean komatxoak ipini behar dira.

Zerrendak berriz, makoen artean idazten dira.

IDATZ "LOREA ipini behar da eta ez IDATZ LOREA

IDATZ [KAIXO NESKA] ipini behar da eta ez: IDATZ "KAIXO "NESKA

AGINDUAK BETI MAIUSKULAZ IDATZI